Osagaiz 6.1 ale berezia (2022)

COVID-19ak oinarrizko osasun laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko erizain baten ikuspegia

Egilea(k):
Mariaje Esain Nicuesa
Gaiak:
COVID-19, Oinarrizko osasuna, Osasuna
Orrialdeak:
3
Zenbakia:
6
Argitalpen-urtea:
2022
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Saiatuko naiz erizain baten ikuspuntutik denbora guzti honetan bizi izan dudana azaltzen. Pandemia iritsi baino lehenago oinarrizko osasun laguntzaren egoera ez zela batere ona aipatu nahiko nuke, eta urteak generamatzan murrizketak salatzen. Hasteko, ez ziren baja guztiak ordezkatzen, ezta oporrak edo prestakuntzarako orduak ere. Gainera, erretiroak ordezkatzeko ere arazoak ziren. Medikuen kasuan profesionalen faltagatik zela esaten zuten, eta hala ere ez zen irtenbiderik bilatzen, baina erizainon kasuan hori ez da egia izan azkeneko hilabeteak iritsi arte. Zuzendaritzatik hartutako erabakiaizan zen, eta oraingo egoera horren ondorioa da. Horrek hainbat ondorio ekarri ditu; biztanleriaren adina gora doa, eta gure pazienteak gero eta zaharragoak dira, behar gehiagorekin, horregatik behar ditugu protokolo gehiago. Baina kupoak ez dira txikitu eta diren beharretarako ez da langileon kopurua handitu. Osasun hezkuntza gure lanaren zati bat da, oso garrantzitsua nire ustez baina taldeka egiten dena prestatzeko, gehienetan etxean prestatu behar dugu.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea