Emakumeen genitalen mutilazioa: arreta eta prebentzio
Laburpena:
Emakumeen genitalen mutilazioa (EGM) deitzen zaie emakumeen kanpoko genitalak erabat edo partzialki kentzeko modu guztiei, edo emakumeen organo genitaletan eragindako bestelako aldaketei, betiere arrazoi terapeutikoengatik egin beharrean, arrazoi kulturalengatik edo bestelakoengatik egiten bada (OME).
Gaur egun munduan zehar 200 milioi emakume mutilatuak daudela kalkulatu da. Jaioberrien tasa kontuan izanda, urtero 4 milioi emakume genitalen mutilazioa izateko arriskuan daude. Praktika hau sufritu duten erdiak, Egipto, Etiopia eta Indonesian bizi dira. Afrikan biltzen dira EGM praktikatzen duten herrialde asko, zabalkunde oso desberdinarekin, bai kontinentearen barruan, bai herrialdeen artean. Mapa honetan ikusi dezakegu estatu bakoitzean ematen den prebalentzia. Hala ere, eragile erabakigarriena EGM izateko, emakumearen jatorrizko talde etnikoa izango da. Ezagunenak hauek dira: Sarahule, Djola, Mandinga, Fulbé, Soninke, Bámbara, Dogon, Edos, Awusa, Fante.
Euskal Autonomia Erkidegoan 6.000 emakume bizi dira EGMa praktikatzen duten herrialde bateko jatorria dutenak. % 42 emakume hauek Nigeriakoak dira, Senegalekoek jarraituta, 1.100 emakumerekin. Baina EAEan banaketa ez da parekoa: Bizkaian batzen dira % 46, Araban % 32 eta Gipuzkoan % 21. Udalerrien datuak hartzen baditugu banaketa honakoa da: Gasteiz (1.795), Bilbo (1.108), Barakaldo (228) eta Durango (223).