Osagaiz 5.2 (2021)

Europar Batasunean merkaturatutako SARS-CoV-2 birusaren aurkako txertoen onura/arrisku orekaren ebaluazioa

Laburpena:

SARS-CoV-2ak eragindako pandemiak osasunean eragina izan du batez ere adineko helduen eta lehendik osasun-arazoak dituztenen artean. Premiaz garatu behar izan dira txerto profilaktikoak COVID-19 deritzon gaixotasunari eusteko. Hori dela eta, COVID-19aren aurkako txertoak aurrekaririk gabeko abiaduran garatu dira. Txerto horien eraginkortasuna eta segurtasuna ahalik eta lasterren ebaluatzea eta konparatzea ezinbesteko bihurtu da, eta hori izan da lan honen helburua. Horretarako, bilaketa bibliografikoa egin da Pubmed, Google Scholar, Europako Medikamentuen Agentziaren (EMA) eta Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren (AEMPS) txostenak bezalako iturri eta datu-baseetan 2021eko abendura arte. EMAk onartutako txerto guztien (Comirnaty Bio NTech-Pzifer, COVID-19 Vaccine Moderna, Vaxzevria edo AstraZeneca, eta COVID-19 Vaccine Janssen, alegia) entsegu pibotalak aztertu dira, hau da, agentzia erregulatzaileek erabili dituztenak baimena emateko eta datu teknikoen fitxaren oinarri direnak. Gako-hitzak: COVID-19, SARS-CoV-2aren aurkako txertoa, SARS-CoV-2aren aurkako txertoen segurtasuna eta eraginkortasuna. Benefit/risk assessment of SARS-CoV-2 vaccines approved in the European Union The pandemic caused by SARS-CoV-2 has produced a significant impact on health, especially among elderly individuals and those with pre-existing health problems. The development of prophylactic vaccines has been urgently needed to combat the pandemic caused by this virus. Therefore, vaccines against SARS-COV-2 have been developed at an unprecedented speed. It has become essential to evaluate and compare the efficacy and safety of these vaccines as soon as possible and that has been the objective of this work. For this purpose, a literature search was performed in sources and databases such as Pubmed, Google Scholar, European Medicines Agency (EMA) and Agencia EspaƱola de Medicamentos y Productos Sanitarios (AEMPS) until December 2021. The pivotal trials of all vaccines approved by the EMA (those used by the regulatory agencies for authorization and the basis of the technical datasheet) have been analyzed (ComirnatyBioNTech-Pzifer, COVID-19 Vaccine Moderna, Vaxzevria or AstraZeneca and COVID-19 Vaccine Janssen).

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea