Kutsadura atmosferikoak tiroidean eragiten du, azken urteotako ikerketak agerian uzten ari direnez. Lan honetan aztertu nahi izan dugu jaioberriaren orpoko odolean neurtutako T4 hormona tiroideo totalean zer eragin ote duten jaio aurretiko 2.5 μm-ko edo gutxiagoko diametroko partikulekiko (PM2.5) zein aireko nitrogeno dioxidoarekiko (NO2) esposizioek. Aztertutako lagina Gipuzkoako INMA ikerketatik atera dugu. Elkarrekintza estimatzeko eredu lineal multibarianteak erabili ditugu. Zenbat eta handiagoa PM2.5 eta NO2-arekiko esposizioa, hainbat eta T4-maila altuagoa; emaitza estatistikoki esanguratsua (β= 0,15, %95KT9: 0,02; 0,27, p=0,019) izan da partikulen kasuan eta esangura estatistikotik gertu (β= 0,04, %95KT=:-0,01; 0,09, p=0,099) egon da nitrogeno dioxidoaren kasuan.
Gako-hitzak: Aire-kutsadura, Kohorte-ikerketa, Fetuaren garapena, Haurdunaldia, Tiroxina
Thyroid hormones are affected by atmospheric pollution, as it is shown in research papers published in recent years. The aim of this study is to assess the relation between the fine particles (PM2.5) and nitrogen dioxide (NO2) exposure while pregnant, on the heel blood T4 total thyroid hormone of the newborns. For that purpose data from INMA cohort-Gipuzkoa were used. Lineal multivariant models were used to estimate the relation. In our study population of normal healthy pregnancies, PM2.5 exposure during pregnancy was positively associated with higher levels of newborn´s heel blood T4-levels (β= 0.15, CI95%: 0.02; 0.27, p=0.019); the NO2 exposure was positively but marginally significantly associated with heel blood T4-levels (β= 0.04, IC95%: -0.01; 0.09, p=0.099).
Keywords: Air pollution, Cohort studies, Fetal development, Pregnancy, Thyroxin
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio