Osagaiz 3.1 (2019)

Minbizi-zelula amak eta seinalizazio-bideak

Egilea(k):
Olatz Crende Arruabarrena, Patricia Garcia Gallastegi
Gaiak:
Wnt, Notch, SHh, GF, CSC, Minbizi-zelula ama
Orrialdeak:
10
Zenbakia:
3
Argitalpen-urtea:
2019
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Azkenengo urteotan tumoreak azpipopulazio heterogeneoz osatuta daudela iragarri da. Populazio horien artean minbizi-zelula amak edo ingelesez Cancer Stem Cell (CSC) ditugu, tumore berriak sortzeko ahalmena dutenak. Hori dela-eta kartzinogenesiaren erresistentzia terapeutikoarekin erlazionatu dira. Hainbat zelula ama ezagutzen dira: garapen enbrionariokoak, ehun helduetakoak eta minbizi-zelula amak. Guztietan seinalizazio-bide berak aktibatzen dira zelulen beharretara: Wnt, Notch, Hedgehog eta hazkuntza-faktoreak. Egoera normalean, seinalizazioa aktibatzean ligando-hartzaileak eta hainbat molekula erreakzio kateatuan nukleora bideratzen dira eta gene ezberdinen transkripzioa eragiten dute; beste gauza batzuen artean, zelulen proliferazioan, desberdintzapenean, heriotzean, mugimenduan edota morfogenesian parte hartzen dute. Seinalizazio-bidea desregulatzen bada, egoera patologiko bat sor daiteke aktibazioaren ondorioz, esaterako minbizia edo endekapenezko gaixotasun bat. Idazki honetan azalduko dugu nola erlazionatzen den seinalizazio-bide horien desregulazioa kartzinogenesiaren sorrerarekin, bereziki minbizi-zelula amen biziraupena sustatuz. Minbiziari aurre egiteko hainbat estrategia elkartu behar dira. Ezagutu behar da nola adierazten diren seinalizazio-bideak tumore bakoitzean eta zein diren horien arteko elkarrekintzak, tratamendu espezifikoagoak diseinatzeko.

Gako-hitzak: Wnt, Notch, SHh, GF, Minbizi-zelula ama.

It has been recently described that tumors are formed by heterogeneous subpopulations. These populations include cancer stem cells or CSC, which have the potential to generate new tumors, which is why they have been associated with therapeutic resistance to cancer. There exist different stem cells, embryonic and adult and cancer stem cells, where signaling pathways are present; Wnt, Notch, Hh and GF pathways are activated for their cellular needs. When activating the signaling in a natural state, the ligand-receptors and various molecules in a chain reaction reach the nucleus and cause the transcription of different genes; this is related to cell proliferation, differentiation, death, movement or morphogenesis, among other processes. In other cases, if the signaling is dysregulated, it can damage health and create a pathology, such as cancer or degenerative diseases. This paper explains how carcinogenicity is caused by the dysregulation of these signaling pathways, in particular, promoting the survival of CSC. There are several strategies to tackle cancer. Signaling pathways networking need to be studied in each tumor to design treatments that are more specific.

Keywords: Wnt, Notch, SHh, GF, CSC.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea