Osagaiz 7.1 ale berezia (2023)

Mindfulness, autozaintza eta autoerrukia

Egilea(k):
Izaskun Andonegi Goikoetxea
Gaiak:
Osasuna, Mindfulness, Autozaintza, Autoerrukia
Orrialdeak:
1
Zenbakia:
7
Argitalpen-urtea:
2023
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

1. Sarrera Errukia lantzea besteekiko enpatia eta arreta sentitzea baino urrutiago doa. Errukiaz hitz egiten dugunean, ez gara ari biguna den sentimendu batez, ahuleziaz, edo penagarria den zeozertaz. Gizakiok gure sufrimenduaren eta besteen sufrimenduaren aurrean egoteko erakusten dugun sentsibilitate eta ausardiaz baizik, sufrimendu hori prebenitzeko edo arintzeko intentzio eta motibazioarekin. 2. Helburuak Buru-adimen eta bihotz errukitsu bat trebatzea, iraunkorrean zaintzeko modu bat da, sufrimenduan murgildu gabe, eta ausardiaz eta jakinduriaz erantzuteko aukera emanez. Osasun-profesiotan eta, oro har, laguntza-harremanetan aritzen garenok, kontuan hartu behar dugu errukiaz hitz egiten dugunean hiru norabidez ari garela hitz egiten: besteei errukia eskaintzea; besteengandik errukia jasotzen jakitea; eta autoerrukia gure buruari eskaintzeko gai izatea. Hiru norabide hauen arteko oreka bilatzea beharrezkoa dugu, erruki iraunkor bat garatzeko. 3. Metodologia Tailer honetan ikusiko dugu errukiaren eta enpatiaren elkar arteko harreman eta ezberdintasuna. Nola errukiak -enpatiak ez bezala-, jokatzen duen giza sufrimenduaren babes-eragile bezala, estutasuna eta neke enpatikoa saihestuz. Horretarako, errukiaren psikologiatik gure burua zaintzeko oinarrizko ideia batzuk partekatuko ditugu, eta meditazio-praktika batzuk egingo ditugu; lasaitasuna eta afiliazio-arnasketa, eta “ni autoerrukitsua”-ren praktika Kristin Neff-en metodologia jarraituz. Paul Gilbert-en erregulazio emozionalaren sistemak ere aztertuko ditugu, zailtasunen aurrean nola jokatzen dugun ulertzeko eta sufritzen dugunean oreka eta erresilientzia errukiz garatzeko

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea