Osagaiz 7.1 ale berezia (2023)

Osasuna sustatzea, bizitza eta osasun-maila egokia lortzeko bidean

Egilea(k):
Maria Jose Alberdi Erice
Gaiak:
Osasuna, Bizitza, Osasun-maila
Orrialdeak:
8
Zenbakia:
7
Argitalpen-urtea:
2023
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Osasuna sustatzearen esparrua sakontzeak, berarekin erlazionatuta dauden hainbat kontzeptu deskribatzera eramaten gaitu. Lehenik eta behin,OSASUNAren kontzeptua. Osasuna sustatu nahi bada, jakin beharko da zer den sustatu nahi den hori, hau da zer ulertzen den osasunari buruz. Dakigun bezala, osasunaren esanahia aldatu egin da denborak aurrera egin ahala; definizio asko egon dira (eta erabili dira) historian zehar, eta ezinezkoa izan da definizio bakar bat adostea (1, 2, 3, 4): -XIX. mendean eta XX. mende-hasieran, eredu biologistak osasuna gaixotasunik eza bezala ulertzen zuen, ez ziren gaur egun onartzen diren beste alderdi batzuk kontuan hartzen. Honen adibide da 1937. urteko Lericheren definizioa: Osasuna gaixotasun eza da, organoen isiltasuna. Eredu horren ikuspegia guztiz sendagarria zen eta ez prebentziozkoa eta are gutxiago osasuna sustatzearen aldekoa. -Aurrerago,1946an,OsasunarenMundukoErakundeak(OME),pertsonarendimentsio ezberdinak kontenplatu zituen osasunaren kontzeptuan:erabateko ongizate fisiko, mental eta sozialeko egoera, eta ez gaixotasunik edo ezintasunik eza bakarrik. -Dubos-ek(1967.urtea)osasunariikuspuntuobjektiboaetaegokitzapenarenatxertatu zizkion: osasuna ingurunera egokitzeko egoera eta ingurune horretan baldintza onenetan funtzionatzeko gaitasuna da. -Matarazok(1980.urtea),bizi-ohiturengarrantziabarneratuzuendefinizioan:osasuna portaerazkoa da, eta pertsonen jarrerek garrantzia dute haien osasunaren aurrean. -Kontzeptua garatzen joan da geroztik “eskubide unibertsaleta esperientzia dinamiko, subjektibo eta indibidual gisa definitzen duena”, adibidez. -The Health Fundation-ek (2018), biztanleriaren osasuna eta ongizatea, pertsonek beren ingurunean duten ongizate sozial, emozional eta kulturala ere badirela azpimarratzen du. Ingurune horretan, pertsona bakoitzak gizaki gisa duen potentzial handiena lortzeko gai izatearekin eta komunitate osoaren ongizateari laguntzeko gai izatearekin lotzen du.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea