Osagaiz 6.2 ale berezia (2022)

Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 2. jardunaldia

Egilea(k):
Hainbat egile
Gaiak:
Osasuna, Gradu amaierako lana, Osasunaldia
Orrialdeak:
26
Zenbakia:
6
Argitalpen-urtea:
2022
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Euskal Herriko fakultateetan urtetik urtera gero eta gradu-amaierako lan gehiago euskaraz egiten direla kontutan hartuz OSAGAIZ aldizkariak 2021ean beste pauso bat ematea erabaki zuen eta “OSASUNALDIA” antolatu zuen, Osasun-Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia. Aurten, bigarren OSASUNALDIA antolatu dugu, eta oraingoan ere modu telematikoan ospatu dugu. Beste behin lankide izan ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, eta Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak, bai eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa eta aurten lehen aldiz Bizkaiako Foru Aldundia ere. Jardunaldia 2022ko ekainaren 14an egin zen. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea izan zen. Jardunaldi honetara aurkeztu ziren azken ikasturtean aurkeztutako 13 gradu-amaierako lan. Askotariko osasun-arlotatik jasotako lanak izan ziren: medikuntzakoak, erizaintzakoak, farmaziakoak eta psikologiakoak. Aurtengo laburpenak bildu eta OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi bat argitaratu dugu zuen interesekoa izango delakoan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea