Osagaiz 2.1 (2018)

Traumatologia eta Hiesa hiztegi terminologikoak

Laburpena:

Eusko Jaurlaritzako euskarazko terminologia-lanaren plangintzaren barruan, medikuntza-arloko terminologia lantzea dauka ezarrita Terminologia Batzordeak lehentasunen artean. Traumatologia eta Hiesa hiztegiak izan dira UZEIk egin, eta, batzorde tekniko banatan landu ondoren, Terminologia Batzordeak onartu dituen aurrenekoak. Horrela, arlo horietako oinarrizko terminologia finkatzen eta horren erabilera normalizatzen lagunduko duten tresnak eskaini nahi zaizkie erabiltzaileei. Hiztegiok EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoan kontsultagai egoteaz gainera, paperezko argitalpenean nahiz pdf formatuan eskura daitezke.

Gako-hitzak: Terminologia, Traumatologia, Hiesa, Erabileraren normalizazioa.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea