Berriak

'Ordenagailuzko eta eskuzko lanen arteko erlazio berriak' artikulua, automatizazioaren eta norbanakoaren arteko harremanaz

Amaia Mateos eta Tomas Villanueva arkitekto eta EHUko doktoregaiak dira, eta Aldiri aldizkariko 18. alean, Ordenagailuzko eta eskuzko lanen arteko erlazio berriak izeneko artikulua argitaratu dute. Bertan, erreprodukzio lanak egiteko ordenagailuzko eta eskuzko lanen arteko erlazioez zenbait gogoeta aurkezten digute.

 

Bada, lan honetan Donostiako San Telmo Museoaren klaustroko ganga gotikoaren erreprodukzioa egiteko ordenagailuaren eta arkitektoaren eskulanaren arteko lana nola uztartu den azaltzen da. Alegia, lan honek arkitektoak ganga gotiko bat ordenagailuz lagundutako programak erabiliz zaharberritu ahal zen frogatzea zuen helburu. Artikuluan zehar zehatz azaltzen dira ganga zaharberritzeko abian jarri diren jarduerak.

Ganga bat berreraikitzeko, besteak beste, zaharberrituko den atalaren azterketa egin behar da; alegia, argazkiak, marrazkiak eta bestelako neurrien bilketak ordenagailuan sartu behar dira 3D-ko modeloan gordetzeko eta geroago modelizatu ahal izateko. Esan gabe doa, arkitektoak prozesu guztia eduki behar duela buruan, erabiliko diren materialak eta lanabesak aldez aurretik aukeratzeko. Halaber, makina eta sofware desberdinen nondik norakoak ezagutu beharko ditu, eta hainbat arlotako profesionalen laguntza beharko du.

Horren ondoren, eskulanean aritzea egokitzen da, hots, gangaren modeloa hainbat piezatan banatzea, fresatzeko makinaren laguntzaz. Behin piezak osatzeko egur mota aukeratuta, akabera optimoa eman behar zaie, San Telmoko klaustroaren gangaren maketa zehatza eraikitzeko.

Bestalde, arkitektoek automatizaziotik lor ditzaketen onurak ekartzen dituzte gogora artikuluaren egilek. Dirudienez, makina tradizionalarekin alderatuta, automatizazioari esker denbora dezente aurrezten da, %33,73 hain justu ere. Gainera, eskala txikiko erreprodukzio lanak egiteko ordenagailuaren eta eskulanaren arteko lana bateratzeak kalitate onena erdiesten eta ekonomikoki etekina lortzen laguntzen du. Izan ere, formakuntza zabalagoa exijitzen duen lan espezializatu honek, egungo testuingurura egokitzen laguntzen du, eskuak eta ordenagailuak elkartuz.

Funtsean, automatizazioak arkitektoari egin ahal dizkion onurak lanerako aintzat hartzea bezain garrantzitsua da lan kooperatiboa bultzatea. Egileek, behin eta berriro azpimarratzen baitute erreprodukzio lanetarako ezinbestekoa dela parte hartzaile guztiak prozesuan inplikatzea.

Laburbilduz, Donostiako San Telmo Museoko gangaren erreprodukzio lana, gero eta ezagunagoa den D.I.Y. filosofiaren (Do it Yourself, material berriekin eta beste batzuen atalekin norbanakoak zeozer ekoitzi, eraldatu edo konpontzearen metordoari deritzo) adibide argia da, eta, agerikoa denez, norbanako sortzailearengan zein talde laguntzailearengan du eragina, lanari bizia eta jasangarritusuna ematen baitzaizkio.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea