Gehitutako azken liburuen argazkiak

Azken berriak

“Guk batez ere literatur kritikak jorratu ez dituen auziak harrotu nahi izan ditugu”

2022-04-13

UEUk argitaratutako “Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte” liburuan Euskal Herrian bizitako gatazka armatuaren askotariko irakurketa feministak jasotzen dira. Iratxe Retolaza Gutierrezek eta Ibai Atutxa Ordeñanak editatutako liburu honetan Lorea Azpeitia Antak, Olatz Dañobeitia Ceballosek, Onintza Odriozola Irizarrek, Eider Rodriguez Martinek eta Ane Villagran Arrastoak ere parte hartu dute. Euskal Herritik eta euskal testuingurutik eginiko soziologia literatur kritikarekin elkarrizketan jarri nahi izan dute. Retolaza eta Atutxaren esanetan “60ko hamarkadatik aurrerako literaturaz orain arte egin gabeko galderak eta erantzunak topatuko dituzte irakurleek”

Argazkilaria: Klaus (Bira kulturgunea)
Ezkerretik hasita Ane Villagran, Ibai Atutxa, Iratxe Retolaza, Olatz Dañobeitia eta Lorea Azpeitia

 

Josu Martinez: “Gure zinemaren pelikula pentsa genezakeena baino dibertigarriagoa, paradoxikoagoa, eta tarteka tristeagoa da”

2022-04-04

Eibarko Udalak eta UEUk lankidetzan ematen duten Juan San Martin beka irabazi zuen Josu Martinez Martinezek 2019an eta horren emaitza da UEUrekin argitaratu duen “Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza” liburua. Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da Martinez eta Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea (UPV/EHU). Orain arte ez da idatzi euskarazko zinemaren historiarik eta aurkeztutako proiektuak hutsune hori bete nahiko luke. Irudiz eta euskaraz egin izan denaren halako kartografia zirriborro bat egin nahi izan du. Akademiara begira baino (nahiz eta akademiarentzat ere baden) euskaldungo zabalari begira.

 

Maialen Berridi: “Etorkizuneko osasun-profesionalarentzat alor humanistikoa eta filosofikoa garatzea ezinbestekoa izango da"

2021-11-30

“Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak” liburua argitaratu du Maialen Berridi Agirre familia-mediku donostiarrak UEUrekin.Berridik Gipuzkoako Familia eta Komunitate Arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalean dihardu 2017tik. Komunikazio klinikoa eta genero-ikuspegia dira bere lan-ildo garrantzitsuenak. Osasungintza Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) antolatzen duen Agote saria jaso zuen lan hau egiteko.

Argazkia: Noaua

 

Gari Berasaluze: “Munduaren historia biltzen du bere horretan xakeak”

2021-11-29

“64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan” liburua argitaratu berri du Gari Berasaluze Ostolazak UEUrekin. The Queen’s Gambit telesaila ikusi eta xakearekiko sukarrak zeharo harrapatuta.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea