Berriak

Aldiri aldizkariaren 9. zenbakia argitaratu da

Aldiri aldizkariaren 9. zenbakia argia ikusi du, egungo gizartean interes handiko gaia dena jorratuz, eraikinen birgaitzea. Arkitektura gaien inguruko hiruhilabetekari honek, ale bakoitzeko gai bat jorratzen du eta honetarako, hainbat kolaboratzaileren lana agerian geratzen da.

Beraz, Aldiri aldizkariaren 9. zenbakiak, eraikuntzaren sektorean azken hamarkadan eskala handian pentsatzearen inguruko informazioa eta txikien beharra lantzen du. Gauzak honela, arkitektuei zuzendua badago ere, gizarteko edozein esparrutan irakurri daitekeen alea dela esan genezake, gaia interes handikoa baita. Beraz, animatu eta topa ezazue Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) webguneko dendan salgai.

 

Azken hamarkadan, eraikuntzaren sektoreak eskala handian pentsatu du. Hirigintza-plan zabalak, etxebizitza ugari, kirol ekipamendu izugarriak, autobide eta trenbideak. 2008azgeroztik krisiak gogor astindu gaituenetik, eraikitzeko grina nahiko pattal dabil, burumakur. Eraikitzaileek beste lurralde batzuetarako bidea hartu dute. Eta arkitektook? Kalean arkitekto-lagunen artean izaten diren elkarrizketek, normalean honelako kortesiazko galderak izaten dituzte: “eta lanez, zer moduz?” Erantzuna azkenaldian beti izaten da honelakoa: “ba gauza txikiekin, ezer garrantzizkorik ez”.

Gure artean, ikusten denez, gauza txikiak garatzea bigarren mailako ekintzak izan dira. Badirudi, eskala txikia garatzea arkitektoen aisialdi moduan kontuan hartu izan dela. Bestalde,esamesa ugari izan da: XX. mendeko arkitekto nagusiek eraikinaren traza nagusiak definitzen zituzten bitartean, eraikineko elementu txikiagoen ardura laguntzaile, familiarteko enjarduera moduan kontsideratu izan dela. Bazterreko ekintza laguntzailea esan nahi baita. Ezaguna da esaera: “Arkitekto ezagun hark eraikina proiektatzen zuen eta bere familiartekoak sarrerako ateak”.

Guk, ordea, txikiaren erreklamoa egin nahi dugu. Xehetasuna.Detailea. Txikiaren prezisioa edo zehaztasuna.

Txikiaren bitartez gainera, arazo handien soluzioak lor daitezke,buruari astindu ederra eman behar bazaio ere. Ez da zertan dirutza xahutu... Irudimen gehiago bakarrik.

Esperimentazio-laborategi moduan ere txikian modu errazagoan egin daitezke. Esate baterako maketa eta prototipoak laguntza handikoak dira gerora.

Ondorioz, esan dezakegu, azken aldiko halabeharrak agindutabaino gehiago, aukera polita daukagula eskala-maila honenbertute guztiak jorratzeko. Aprobetxa dezagun garaia eskala mailatxikiari bere garrantzia emateko.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea