Berriak

ALDIRI. Artikuluak jasotzeko deialdia

Fritz Lang-en Metropolis filmak urtez luzez iraun zuen pentsamendu kolektiboan etorkizuneko hiriaren ikur gisa, Ridley Scott-en Blade Runner-ek ordeztu zuen arte, Wachowskitarren Matrix-ek gerora ordezkatua. Hor azaldu zaigu beti arkitektura bisionarioa, etorkizun utopiko, distopiko baten iradokitzaile.

Aldiriren 16. zenbakiak Utopia. Distopia izenburua izango du. Errealitatea apur bat alde batera utziz, arkitektura nahiz beste diziplinetatik etorkizuna iradokitzeko egin diren saiakerak hartu nahi ditugu ardatz, bai eta saiakera horiek gurean eta gaur egunean izan duten eragina ere. Krisi garaiotan, non paradigma berriak beharrezkoak diren ekonomikoki, sozialki nahiz arkitekturaren arloan, beharrezko iruditu zaigu ariketa hau mahaigaineratzea.

Aldi berean, bidean gelditu diren proiektuei ere jarri nahi diegu arreta, hainbat arrazoirengatik pentsatu bai, baina gauzatu gabe gelditu ziren saiakera horiei (proiektu utopikoak, lehiaketen galtzaileak, azpiegiturak…). Hainbat adibide baititugu gurean: eta erakai izan balira, zer?

Izatera iritsi ez zena. Izan zitekeena. Izan daitekeena.

Zure ekarpenak nahi ditugu!

Laburpena jasotzeko data: bidali egiguzu laburpentxo bat (250 karaktere gehienez, hutsuneak barne) 2013ko ekainaren 15a baino lehen.

Onartutako artikuluak jasotzeko azken emate-data: 2013ko abuztuaren 15a.

Bidalketa-helbidea: aldiri@ueu.org

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea