Berriak

Anne Marie Lagarde: “Sexualitatea satanizaturik zegoen XIX. mendean, apaizek lege morala ezartzen zuten-eta”

Uztaroko azken aleko artikuluetako baten egilea da Anne Marie Lagarde. Bertan, «Parekidetasuna eta sexu-identitateen eraketa euskal artzain-nekazari jendartean» izeneko ekarpena egin du. Xiberotarra da Anne Marie, Hizkuntza Modernoetan lizentziatua eta irakasle izateko egiaztagiria atera zuen gaztea zenean. Ondoren, psikologian lizentziatu eta psikologia sozialean espezializatu. 2000. urtean doktore-tesia egin zuen euskaldunen psikologia eta sexuen simetria aztertuz.

 

Anne Marie

Zerk eraman zintuen gai hau jorratzera?

Aspaldidanik sakondu dudan gaia delako, horren inguruko ikasketa aurreratuak egin nituen, baita doktore-tesian jorratu ere. 1989an irakurritako liburu baten harira piztu zitzaidan gaiarekiko interesa. Maite Lafourcaderen Mariages en Labourd sous I'Ancien-Régime -ezkontzak Lapurdin antzinako erregimenean- liburuarekin hain zuzen. Liburuan ageri ziren euskal mundu zaharren legeak, oinordetza sistema tartean, eta horien aplikazioa izan ziren nire arreta gehien piztu zutenak.

Desberdintasun handiak al daude gaur egun nekazal munduko eta hiri/herrietan bizi direnen artean sexu-identitateari dagokionean?

Gaur egun ez dakit desberdintasun handiegirik dagoen nekazal munduko jendearen eta hirian bizi direnen artean sexu-identitatearen alorrean. Hala ere, eta psikiatra edota psikoanalista ez izan arren, uste dut badela arazo bat sexualitatea eraikitzerako orduan, hiri handietan zein txikietan gainera, psikosia eta neurosia nabaritzen baitira nire ustetan behintzat.

Hala ere, ez da iragana idealizatu behar, historian zehar zenbat zelibatu jazo diren ikusi behar da, batez ere etxe tradizionalen egiturak direla eta. Sexualitatea satanizaturik zegoen XIX. mendean, apaizek lege morala ezartzen zuten eta.

Hori dela eta, oso arraroa da egungo mundu modernoan oraindik ere zelibatoa existitzen dela ikustea, arrazoi oso desberdinengatik izan arren. Paradoxa bat da. Bere sasoian esan daiteke zelibatoak bazuela arrazoi argi bat, euskal etxe egituraren haria mantentzea nolabait. Beraz, gehiago dira desberdintasunak parekidetasunak baino.

Egungo gizartea, matriarkatua ala patriarkatua dela esango zenuke?

Ez, egungo gizartean balore maskulinoak garaitzen direla esango nuke, baita emazteen artean ere, hala ere sistema ez da patriarkatua. Familia batzuetan matriarkatua agertzen da, aitaren hitza jaten esate baterako.

Zer ekarri zuen intzestuaren debekuak, ze eragin izan zuen XIX. mendeko gizartean eta familia-harremanetan?

Intzestuaren debekua kolektibo sozialaren zabaltzearekin eta hedatzearen ahalerarekin loturik zegoen, bai matriarkatuan eta baita patriarkatuan ere. Aliantza posibilitatea zabaltzen zegoen. Aliantza formula propioa agertu zen orduan euskal etxean, ezkontza arauei estuki loturik: etxeko gazteak beste etxeko lehenengo seme-alabekin ezkontzen ziren.

Sexuaren araberako trataerari dagokionez, egun familietan egiten den trataera simetrikoa al da? Zein aldaketa jazo dira mendeetan zehar?

Bai, beharbada bai. Mendeetan zehar izan dira aldaketak, bai. Lehenik Zu plurala agertu zelarik singularra bezala, adierazten du nola euskal gizarte orokorra kanbiatu zen, artzain mundua bere ildoan (ama deretxoa) jarraikitzen, halere, sinesmenean eta egituran, kristianismoa sarturik bazegoen ere. Gero, mendez mende aurreiritzia garaitu zen femeninoren kontra. Emazteen bazterketa emeki emeki garaitu zen eta nagusitu egin zen.

 

Sarrera honek #KulturaZientifikoa 3. Jaialdian parte hartzen du.”

 

KzJaia3

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea