Berriak

Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, UEUren liburuak erdi prezioan

UEU 1978. urtean hasi zen liburuak argitaratzen eta bere katalogoan genero guztietako lanak aurkitu ditzakezu: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, aldizkariak, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak...

Apirilaren 23an da Nazioarteko Liburuaren eguna eta Udako Euskal Unibertsitateak, UEUk, ospakizunarekin bat egin eta bere liburuak erdi prezioan eskuratzeko aukera emango du.

UEU 1978. urtean hasi zen liburuak argitaratzen eta harrez gero genero guztietako liburuak kaleratu ditu: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak...

Beraz, libururen bat eskuratzekotan bazabiltza % 50eko deskontuarekin lor dezakezu UEUren webguneko dendan apirilaren 21tik 24ra.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea