Berriak

Aro berria heldu da Lur entziklopedientzat

Lur Hiztegi Entziklopedikoa 1991n argitaratu zen eta orain, hogeita bat urte geroago, digitalizatu dute.

Lur entziklopedia guztiongatik ezaguna da. Ikastetxe guztien apaletan aurki zitekeen eta lan guztien bibliografiak osatzen zituen. Urteak pasa dira eta garai berriekin teknologia berriak agertu dira. Papera bazter batean geratu da eta formatu digitala indartsu sartu da inprimakien munduan eta informazioa lortzeko tekniketan.

Liburutegietara jotzen dutenak informazioaren bila erromantiko gutxi batzuk edo interneten bilatutakoa aurkitu ez dutenak dira. Hori dela eta, informazioa jasotzeko korronte berriak ikusita, Lur entziklopedia garai berrietara egokitzea erabaki du.

Lur Hiztegi Entziklopedikoa 1991n argitaratu zen. Kontsultan eskaintzen dena 1990-1995 urte bitartean paperean inprimaturiko edizioaren hamar liburukiak dira, 49.900 sarrera baino gehiago inguru. Lan horien corpusak orain hiru urte eskuratu zituen Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Hala ere, 2000-2001 urtean paperezko bertsioa eguneratu zen. Hiztegiko eta entziklopediako oinarrizko datu batzuk gaurkotu egin ziren: Euskaltzaindiak emandako ortografia arauak, Hiztegi Batuan sartutako hitz berriak,munduan izandako aldaketa nabarmenak... besteak beste.

Orain, eguneratze-prozesu horren ondoren, Lur Hiztegiaren eta Lur Entziklopediaren material guztia digitalizatu eta aplikazio informatiko baten itxura hartu du, on-line kontsultatu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu eskuragarri. Honen helburua, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat on-line izatea eta euskararen presentzia Internet-en handitzea da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea