Berriak

Duten garrantziaz jabetzeko, faltan izan arte itxoten dugu maiz

Aurreko Otsailaren 17 agerraldiari jarraituz, maiatzaren 17an ere, euskarazko hedabide ez publikoen ordezkariek agerraldia egin dute Donostian. Bertan, otsailetik gaur arte, alderdi eta instituzioekin izandako bileren balorazioa egin dute eta etorkizunerako aurrera pausuak zehaztu dituzte.

Agerraldian argitu zuten, otsailean 80 hedabideren aurrean esan bezala, euskal gizarteko instituzio eta alderdirekin bildu direla. Alderdi horiek, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta hiru diputazioak izan dira, alderdi politikoak ahaztu gabe. Ipar Euskal Herrian ere lana egin da,baina oraindik batzarrak prozesuan daudenez, hauen emaitzak ez dira zabaldu.

Egindako batzarren lehen balorazioa positibotzat jo dute, izan ere, alderdien harrera ona izan baita eta sektoreak bizi duen egoeraz jabetzen baitira. Baina hiru izan dira landutako gai nagusiak: diru laguntzak, publizitate instituzionala eta herri erakundeekiko harremanak. Eta gai hauen aurrean, euskal komunikabideek eskaera batzuk egin dituzte:

  • Diru-­â€laguntza publikoetan 2012rako %25eko igoera eskatu dute. Honela krisiaren ondorioei hobeto aurre egin ahal izateko.

  • Publizitate Instituzionalaren %25a euskarazko hedabideetara bideratzea.

  • Sektore eta instituzioen arteko mahai bat osatzea bilatzen da, non euskarazko hedabide pribatuen egoera estuaz jardungo de.

Hiru arlo hauetatik ateratako emaitzak edota gogoetak azaldu zituzten ondoren. Laburki esan zuten, EAEko instituzioak mahai bat sortzearen alde agertu direla sektorearekiko harreman zuzena sortzekotan. Diru laguntzei begira, instituzioak krisi garaia gogorarazi zien eta beraz, 2012rako diru laguntzen emaitzekin ez ziren oso pozik geratu. Hala ere, publizitateak gora egingo duelakoan daude.

Guzti hau aipatu eta gero, esatea euskal komunikabideak oso garrantzitsuak direla euskal gizartean eta euskararen normalizazioan. Beraz, gogoratu beharra dago, maiz gure artean gauza garrantzitsuak ditugula, baina ez garela horietaz ohartzen gure artetik edo gure ondotik desagertu arte. Ez dezagun berdina egin euskal hedabideekin.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea