Berriak

Ebook-ak salgai EHUko Argitalpen Zerbitzuan

Euskal Herriko Unibertsitateak Udako Euskal Unibertsitatearen ekimena jarraituz liburu elektronikoak eskainiko ditu.


EHUko Argitalpen Zerbitzuak aurrerapausoa eman du eta hasi da ere ebook-ak edo liburu elektronikoak saltzen. UEUk aurrea hartu zuen martxoaren bukaeran formatu digitalean liburuak kaleratzea erabaki zuenean. Adibide horri jarraituz, EHUk gauza bera egitea eta garai berriei egokitzea erabaki du. Azken bolada honetako testuak jarriko dira salgai bere edizio digitalean, baina Zerbitzuaren asmoa 2010etik honako ateratako liburu gehientsuak euskarri elektronikoan eskaintzea da.

Liburu elektronikoen salneurria paperezkoen erdia izango da. Oraingoz, abian jartzeko, PDF formatua erabiliko da, baina epe labur batean ePub formatua ere erabiliko da. Azkeneko formatu honen abantaila bere malgutasuna da. Edozein pantailatan, ordenagailu, tableta zein smartphonetan egokitzen baita.

Ekimen honen lehen fruitua urriaren 26an heldu zen, egun horretan Interneten bidezko lehen salmenta burutu zelako. “La toma de notas en interpretacion consecutiva”, Jean-françois Rozan-ek orain dela 56 urte idatzitako liburu klasikoa hain zuzen.

Hurrengo hilabeteetan, guztira 281 liburu saldu dira, 4.756 euroko fakturazio batekin. Paperezko testuen online salmentaren arrakasta ikusita, hurrengo urratsa argi zegoen.

2010ean Kultura Ministeritzak adierazi zuen liburu elektronikoen salmentak %45 igo zela. Horrek adierazten du badagoela berariazko merkatu bat ebook-entzako, eta horregatik ausartu dira EHUkoak aurrerapausoa ematera hain zuzen.

Hemendik aurrera, erosle bat Argitalpen Zerbitzuko atarian sartzen denean bi aukera izango ditu; liburuak paperean edo PDF formatuan erosi. Eta gutxi barru ePub formatuan ere.

Erosketa burutzeko pausuak berdinak dira. Formatu digitala aukeratzen bada, ordainketa prozesua amaitu ondoren erosleak link bat ikusiko du bere pantailan bere liburua deskargatzeko. Horrez gain, erosleak mezu elektroniko bat jasoko du erosketa ondo gauzatu dela baieztatzen eta liburua deskargatu ahal izateko estekarekin. Lotura 48 ordutan egongo litzateke eraginkor.

Teknologia aurrera doa eta Londreseko Azokan ikusi genuen bezala inprimakien industria teknologia berrietara egokituz doa. Beraz, gure unibertsitateek horretara moldatu behar dira ere.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea