Berriak

Liburuaren Nazioarteko eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta,
apirilaren 23an, UEUren dendako liburu guztiek % 50eko beherapena izango dute.

Asteartean Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da eta hori ospatzeko, UEUk eskaintza berezia egingo du.
Egun horretan, apirilaren 23a, Udako Euskal Unibertsitatearen atariko Dendako liburu guztiek % 50eko beherapena izango dute.
Aukera paregabea goi-mailako testuliburuak prezio ezin hobean lortzeko.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea