Berriak

Liburuen digitalizazioak gora egiten du inprimakien munduan

Apirilaren 16tik 18ra ospatu zen Londreseko Liburu Azoka. Bertan, editore ugari bildu ziren baina aurreko urteekin konparatuz aldaketa batzuk sumatu ziren. Lehen, azokako txoko batean baztertuta aurkitu zitezkeen liburu digitalen enpresak, orain, editorial guztien herena osatzen dute.

Londreseko Liburu Azoka, inprimakien industrian mugitzen direnentzat, topagune inportantea da. 400 ekitaldi ospatu ziren, nazioarteko 1.500 elkarte bildu eta publizitate gaietan 24.500 aditu elkartu ziren. Horrez gain, edizio digitalei zuzendutako 75 stand baino gehiago bildu ziren Londresen. Horien artean, Amazon eta Semantix izeneko enpresa espainiarra.

E-book-en salmentari eta aplikazio berrien garapenari zuzendutako stand asko aurkitu zitezkeen ere. Javier Celaya, dosdoce.com web gune kulturaleko sortzailea, azokan egon zen. Celayaren esanetan, “Orain dela sei urte ordu batean ikusten zenuena, gaur, egun batean ikusi beharra dago”. Izan ere, lehen azokako txoko batean baztertuta aurkitu zitezkeen liburu digitalen enpresak, orain editorialen herena osatzen dute eta urteak aurrera joan ahala zifra handituz doa.

Hiru egun iraun zuen azokak eta tarte horretan antolatutako jardunaldietan gehien errepikatu ziren ideiak honako hauek izan ziren: Amazon enpresaren indarra produktu digitalak eskaintzen dituzten gainontzeko enpresekin alderatuz, zuzeneko salmentaren apustua, bezeroekiko harreman zuzena, prezioen eskaera anitza, eskaeraren azterketa zorrotza bezeroen profila ezagutzeko, bezeroak erakartzeko eta bereganatzeko marketin estrategia berriak, internet saltoki bilakatzea... besteak beste.

Hala ere, deigarriena izan zen pirateriaren inguruko aipamen falta. Estatu espainiarrean behin da berriz entzuten den hitz hau, bertan behin baino ez zuten aipatu. Honen arrazoia ez da arduratasun eza, baizik eta horri aurre egiteko teknika oparoen ezagutza. Liburu digitalen prezio eskaera anitza da nagusi. Horrez gain, eskainitako produktu desberdinen handitasuna horren lagungarri da.


Londreseko Liburu Azoka liburuen digitalizazioak gora egin duela ikusteko adibidea izan zen. Gutxi batzuen industria zena orain tokia bereganatuz doa inprimakien merkatuan. Horrek paperezko idazkien enpresetan lanean aritzen direnen artean beldurra eragiten du. Noiz arte iraungo du hain ezaguna zaigun industria hau? Garai eta teknologia berriek aurreko mendeetan erabilitako sistemak oroimenean utziko dituzte?

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea