Berriak

Non amaitzen du bere bidea frijitzeko olio erabiliak? Biodieselean

UEUren argitalpenen alorrak Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz? liburua kaleratu berri du. 

Sarri galdetu dugu frijitzeko olio erabiliak non amaitzen duen bere bidea eta guztiok batu eta birziklatu egiten dugula esan arren, liburu honek esaten digu gehienok “gezurrontziak” garela, harraskatik behera botatzen dugu eta ur-araztegietan metatzen da gure olioa.  

Egileak Eneritz Anakabe Iturriaga, Sonia Arrasate Gil, Gorka Bueno Mendieta, Fernando Mijangos Ugarte eta Estibaliz Olivares Esteban dira. Guztiak kimikariak edo ingeniariak, eta gehienak unibertsitateko irakasleak, aski ezagunak dira euren jakintza-arloan. 

Kimikaren Nazioarteko Urtea dela aprobetxatuz, ikastaro bat eman dute Eibarren udako ikastaroen baitan. Bertan liburuaren tesia eta ondorioak aurkeztu dituzte. Alde batetik, muntaia esperimentala egin dute: Biodiesela lortu daitekeen sukaldeko olioarekin frogatzeko.  Bestetik, adibide praktikoen bidez, liburuaren nondik norakoak, galderak eta zalantzak azaldu dituzte: zenbat olio erabilia batzen da Eibarren? Zenbat batu beharko zen? Zer egin ahal dugu bilketa eraginkorragoa izateko?

Zientziako gaiak zailak eta ulergaitzak iruditu arren, liburu honen helburua irudi edo sentimendu hori ezabatzea da. Horrela, modu erraz, praktiko eta ulergarri batean zientzia, kasu honetan kimika, denoi hurbiltzea da. Beraz, aurreiritziak alde batera utzi eta zientziaren munduan modu erraz eta adibide praktikoekin sartzeko aukera eder hau aprobetxatu. 


Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea