Berriak

"Linguae Vasconum Primitiae" Euskal Herrian esanguratsu diren beste 6 hizkuntzatara itzuliko da

2013. urtearen amaieran, euskaraz inprimatu zen lehen liburua 11 hizkuntzatan irakurtzeko aukera egongo da. Hain zuzen beste 6 hizkuntzatara itzuliko da; katalan, galiziera, arabiera, txinera, errumaniera eta kitxua hizkuntzatara.

   Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" 6 hizkuntzatan itzuliko dutela erabaki du Eusko Legebitzarreko Mahaiak martxoaren 26an burututako bilera batean. Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren baitan euskaraz inprimatutako lehen liburua katalan, galiziera, arabiera, txinera, errumaniera eta kitxua hizkuntzetara itzuliko da.

   Egitasmoa aurrera eramateko gogoa orain dela denbora bat hasi zen. Pasa den urtarrilaren 22an, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko lehendakariak Andres Urrutia euskaltzainburuarekin itzulpenak sustatzeko ideiaren inguruan hitz egin zuen. Mahai gainean elkarren arteko lankidetza sendotzeko eta euskara sustatzeko hainbat ekimen ere izan zituzten aztergai.

   Hizkuntza horietara itzultzeko arrazoia euskal gizartean komunitate linguistiko horiek daukaten presentzia handia da. Aipatu beharra dago itzulpenak burutuko dituzten pertsonak Euskal Herrian bizi diren komunitate horietakoak izango direla, hau da, 6 hizkuntza horien hiztunak. Beti ere kalitatea bermatuz euskal gizarteko hiritar berriei hurreratzeko saiakera egin nahi da.Laburbilduz, hizkuntza horien hiztunak euskarara eta euskal kulturaren ezagutza izatea izango da.

   Aurretik ere honelako ekimen bat martxan jarri zen; "Euskara Jalgi adi plazara" erakusketan liburuaren lehenengo ale originala erakutsi zen lehenengoz Euskal Herrian, Parisen dagoen Frantziako Liburutegi Nazionalean aurkitzen baitzen ordurarte. Elkarlan horretatik ere 2011ko abenduaren 2an Etxepareren bertsoak jasotzen zituen faksimile-edizio bat aukertuz zen Legebiltzarrean. Baita ere beste hainbat hizkuntzatara egindako itzulpena (espainiera, frantsesera, alemana, ingeles eta italierara) eta gaur egungo ortografiara egokitutako euskal bertsioa.

   Itzulpenak 2013ko abenduaren ingururako itzulpenak argitaratuta izatea espero dute bi elkarteek. Aurreko edizioan bezala, faksimil batekin batera aurkeztuko dira.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea