Berriak

SARITUAK Unibertsitateko ikasmaterial sustatzeko poltsen XIII. deialdia

SARITUAK Unibertsitateko ikasmaterial sustatzeko poltsen XIII. deialdian

Abenduaren 11an bildu zen epaimahaia eta Talde Eragileak berretsi ondoren
hauek izan dira aukeratutako proiektuak:

1. Agurtzane Elordui Urkizak, Euskal Filologian doktorea, eta bestek aurkeztutako Transmedia Kazetaritza Laborategia

2. Josu Lopez Gazpiok, Kimikan doktorea, aurkeztutako Kimika orokorreko eskuliburu praktikoa

3. Unai Vazquez Puentek, Soziologian lizentziatua,  eta bestek aurkeztutako Sistema globalizatuaren funtzionamendua

Beraiei esleituko zaie laguntza, hurrengo egunetan.

Eskerrik asko aurkeztu zareten guztioi eta zorionak irabazleei.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea