Berriak

Txillardegi laguna joan zaigu

Txillardegi laguna joan zaigu

UEUren ibilbidean zehar ondoan izan dugun lagun bat joan zaigu, Txillardegi. Hizkuntzalaritza Sailean lanean buru-belarri ibiltzeaz gain, sailburu ere izan zen. Gizon polifazetikoa: ingeniaria, politikaria, hizkuntzalaria, irakaslea, euskararen aldeko militante nekaezina, abertzalea txapeleraino.

2000. urtean bere omenez liburu bat argitaratu zuen UEUk: Txillardegi lagun-giroan. Berak hainbat idatzi izan zuen gurean, berari zor geniona eskertzeko berataz aritu ginela.

Liburua euskaldun miresgarri bati egindako omenaldia da, maitasun handienarekin gauzatua. Lagunek lagunari opatua, adiskideari adiskideek eskainia. Eskerrik asko guztiagatik!

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea