Berriak

UEUk bat egiten du martxoaren 29ko grebarekin

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) osteguneko greba-deialdiarekin bat egingo du.

Martxoaren 29ko greba-deialdia lan-eskubideen aldeko ohiko aldarrikapenetatik harago doa. Grebaren muina ez datza soilik ohiko lan-arazoetan (soldata-murrizketak, EREak, langileen kaleratzea sustatzeko erraztasunak, hitzarmen kolektiboak...). Osteguneko greba krisiaren ondorio sakonenetan zentratzen da: zehazki, sektore publikoari egindako erasoan. Hezkuntzan, eragina erabatekoa da (unibertsitatea, eskolak...).

Horrez gain, sektore publikoaren laguntzaz bizi garen irabazi-asmorik gabeko elkarte gehienak edo guztiak kaltetuak izan eta izango gara. Euskalgintzan horren eragina nabaria da. UEUn, oso nabaria. Gure proiektua kolokan dago eta horrek eragina du UEUko langileen egoeran ere: lanpostuak galdu (Baionako eta Iruñeako ordezkaritzak itxi egin dira, Tesiker egitasmoa kolokan dago...), lanaldi murrizketak, EREak...

Hori dela-eta, ezinbestekoa da gure eta gure herriaren etorkizunaren alde kalera ateratzea gainerako gizarte-erakunde, alderdi eta sindikatuekin batera.

UEUko Talde Eragile eta lantaldea

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea