Berriak

UEUren argitalpenek EHUko Euskara Institutuaren Egungo Testuen Corpusa osatzen dute

Atzo arratsaldean aurkeztu zuen EHUko Euskara Institutuak bere azkenengo lana: Euskararen Egungo Testuen Corpusa (ETC). XXI. mendeko prosazko testuez osatutako bilduma erraldoia da. Euskaraz sekula izan den handiena: 200 milioi hitz baino gehiago biltzen ditu, guztiak ere 2001-2011 bitarteakoak. Sarean dago atzotik erabilgarri.

Corpus hori osatzeko laguntza eskaini du UEUk, 2000. urtetik 2011. urterateko argitalpenen eduki osoa beraien esku jarriz. Gure eskerrik beroenak proiektu honetarako baimena eman diguten egile guztiei.

Ikusi hemen albiste osoa:

http://sustatu.com/1363080705?utm_source=newsletter&utm_medium=email

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea