Berriak

UEUren liburu berria: Bake-justizia: udal mailako justiziaren nondik norakoak

Liburu berria aurkitu dezakegu UEUko webguneko dendan, “Bake-justizia: udal mailako justiziaren nondik norakoak”. Ixusko Ordeñana Gezuragak idatzitako liburua da eta udal mailako justiziaren nondik norakoak aztertzea du helburu.

Esku artean daukazun lan honek, bere izenburuak dioen bezala, udal mailako justiziaren nondik norakoak aztertzea du helburu. Asmo horrekin, haren historia jorratu ondoren, egun bake-epaileek zerbitzatzen duten justizia espainiar ordenamendu juridikoan nola arautzen den azaltzen da luze eta zabal. Horren harira, bake-justiziaren antolaketa eta langileria, bake-epaileen estatutua eta bake-epaitegien funtzioak lantzen dira besteak beste. Erregulazio honen azalpen objektiboa bakarrik aurkezteari uko eginez, azken urteetan bake-justiziaren inguruan sortu den eztabaidari —beharrezkoa ote? mantendu egin behar da hala desagerrarazi?—; argi apur bat egiteko ahalegina egiten da lana biribilduz. Horrez gain, aipatu behar da udal mailako justiziaren inguruan lehen aldiz, euskaraz lan oso, sistematiko eta kritiko bat eskaintzen dela.

Argitalpena zuzenbidearen inguruko edonorentzat (ikasleak, abokatuak...) interesgarri gerta badaiteke ere, liburu hau, bereziki, bake-epaitegietan aritzen diren epaile eta bestelako langileei zuzenduta dago. 

Liburua, Cuatroas-ek inprimatu du eta azalaren diseinua Igor Markaidarena da. Ander Altunarena izan da hizkuntza-zuzenketen ardura. Hona hemen liburuaren fitxa teknikoa:

Egilea(k): Ixusko Ordeñana Gezuraga

Gaiak:   zuzenbidea, udala, justizia

Jakintza-Arloak:   Zuzenbidea

Argitaletxea: UEU

Orrialde kopurua: 180

Liburuaren informazio gehiago UEUren webgunean topa dezakegu eta honetan kapitutu bat deskargatu daiteke liburuaren nondik norakoak hobeto ulertzeko. Bestalde, webgunean bertan liburua erosi dezakegu eta beste hainbat liburu dendatan ere bai.



Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea