Berriak

UEUren liburu berria: EITB aro digitalean. Kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean

Liburu berria aurkitu dezakegu UEUko webguneko dendan, “EITB aro digitalean. Kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean”. Hainbat egileen artean idatzitako liburua da eta EITBko hedabideen (telebista, irratia eta internet) egungo konbergentzia-maila aztertzen da.

Liburu EITBko hedabideen (telebista, irratia eta Internet) egungo konbergentzia-maila aztertzen da liburuaren orrialdeotan. Helburua hauxe da: euskal komunikazio-talde publikoko hedabideen bateratze-prozesuaren egoera islatzea. Nola kudeatu du EITBk konbergentzia? Galdera horri erantzuten dio liburuak.

Ondorio bat atera behar bagenu, ez dago dudarik, 2007. urtean pauso garrantzitsua eman zen, aurreko urteetatik zetorren lanaren emaitza, EITBk Bilbon egoitza berria inauguratu zuenekoa. Hala, irrati, telebista zein Interneteko kazetariek toki berean hasi ziren lanean eta horrek markatu du konbergentzia-prozesua. Digitalizazioak eta kudeaketa estrategikoak bat eginik konbergentziaren bidea egiten hastea lortu dute. Liburua EHUko talde ikertzailearen emaitza da, kazetaritzakoak gehienak, tartean bada soziologoa ere. Izan ere, propio egindako metodologia eraiki nahi izan dugu lan honetarako. Horrek asko aberastu du emaitza. Komunikazio-arloan, unibertsitateko graduko ikasleentzat eta masterrekoentzat ezin egokiagoa da liburua, gaur egun hedabideen konbergentziaz egiten den gogoetagatik. Kazetari polibalentea edo kazetari multimedia, izenak izen, horra hor orrialdeotan azaleratzen den egoera.

 

Egilea(k): Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Jose Larrañaga Zubizarreta, Ainara Larrondo Ureta, Pedro Manuen Martínez Monje, Koldo Meso Ayerdi

Jakintza-Arloak:   Komunikazioa

Argitaletxea: UEU

Orrialde kopurua: 220

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea