Berriak

UEUren liburuak salgai euskarri digitalean

Hemendik aurrera paperean ezezik, EUSKARRI DIGITALEAN ere erosi ahal izango dira UEUren liburuak.

Garai berrietara egokitzea ezinbestekoa den honetan, UEUk apostu sendoa egin du liburu digitalen alde eta dagoeneko PDF formatuan eskuragai jarri ditu 2011an argitaratutako liburuak. 2012an zehar, ahal den neurrian, EPUB formatuak argitaratzen ere hasiko gara.

Liburua erosi orduko liburuaren atal bat eskuragarri dute, hau da, zati hori jaitsi eta kontsultatu dezakezu. Bestetik, liburu digitalak paperezkoak baino %35 merkeago eskaintzen ditugu. Honi bazkide izateagatik argitalpen guztietan %30ko eta bazkide ez direnen kasuetan internetez erostearren %10eko beherapena gehitzen zaiela kontuan hartzen badugu,

liburu digitalak azkenean, %65 MERKEAGO erosi ahal ditu bazkidea dena, eta %45 MERKEAGO bazkide ez dena internetez erostearren.

Besterik gabe, informazio hau zuretzat interesgarria izango delakoan, gure DENDAra sartzeko gonbidapena egiten dizugu.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea