Berriak

Unibertsitateko ikasmaterialak. BUKATU DA LANAK AURKEZTEKO EPEA!

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko X. diru-poltsen deialdia amaitu da

11 LAN AURKEZTU DIRA eta hilabeteko epean irabazleak nortzuk izan diren ebatziko da.

Arlo desberdinetako lanak aurkeztu dira:  Arkitektura, Ekonomia, Filosofia, Pedagogia, Psikologia, eta Soziologia.

Lana aurkeztu dutenen artean unibertsitate desberdinetako irakasle eta ikerlariak daude.

ESLEIPEN PROZEDURA

Poltsa hau UEUko Talde Eragileak adjudikatuko du, abenduaren 30a baino lehenago, epaimahaiaren proposamena jaso ondoren. Erabakia aurkeztu diren guztiei jakinaraziko zaie.

EPAIMAHAIA

2011ko ekitaldi honetarako, honoko epaimahai hau izendatzen du UEUk:

  1. Batzordeburua: UEUko zuzendaria, edo berak izendatutakoa.
  2. UEUko Argitalpen Batzordeburua, edo berak izendatukoa.
  3. Aurkeztutako proiektuen esparru bakoitzeko aditu bat.
  4. Idazkaria

SARIA

Irabazleek 3.000 eurotako saria jasoko dute.

 

Informazio gehiago hemen

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea