Berriak

Unibertsitateko ikasmaterialak sustatzeko XIII. diru-poltsen deialdia

UEUk unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru diru-poltsarako deia egiten du. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez urte betekoa izango da, eta diru-zenbatekoa 1.000 eurokoa. Jakintza-arlo guztietara irekita dagoen deialdia duzu hau. www.ueu.org webgunean daude deialdiaren arauak. eta eskabide orria.

 

Irailaren 15etik urriaren 31ra arte aurkeztu ahalko da dokumentazioa!

UNIBERTSITATEKO IKASMATERIALAK SUSTATZEKO DIRU-POLTSEK: XIII. DEIALDIA, 2014 sorkuntza lanak nahiz saiakera lanak

Udako Euskal Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deia egiten du.

Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlokoa izan daiteke: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpen-gintza, kazetaritza eta komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia eta metereologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea nahiz gastronomia.

Deialdi hau edozein autoreri dago zabalik. halere, batez ere, orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnei dago begira, autore unibertsitarioen esparrua ahalik eta modurik zabalenean egituratzen joan dadin: idazle arituen lanari, gazteena gehitu dakion. Hartara, bereziki baloratuko dira bai autore gazteen lan-proiektu indibidualak bai eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea