Berriak

Uztaro 84an Mondragon Taldeko Multinazionalak aztergai

Giza eta gizarte-zientzien aldizkariaren 84. edizioan, Mondragon Taldeko Multinazionalak aztergai

Argitaratu berri da “Uztaro” giza eta gizarte-zientzien aldizkariaren 84.edizioa. UEU da argitaratzailea eta urtean lau publikatzen dira. Argia ikusi berri duen publikazio honek bost artikuluez osatua dago. Jorratutako gaiak desberdinak dira: ekonomia, hizkuntzalaritza, soziologia eta zuzenbide baina guk ekonomian sakondu dugu. "Euskal Dragoiak Erdiko Erresuman: Mondragon Taldeko Multinazionalak Txinan" da artikuluaren izenburua eta Anjel Errasti Amozarrain egilea.

 

Artikulu honetan Mondragon Taldeko Multinazionalak (MTMak) ditugu aztergai, batik bat atzerriko filialen ikuspegitik. Enpresa multinazionalen alderdi kritikoak kontuan hartuz, MTMak deseraiki eta beraien ezaugarri nagusiak aztertzen dira: etxe nagusien rol eta egitura, filial-matrize harremanak, erabakigunearen kokapena, balio erantsiaren banaketa, lan baldintzak eta lan-harremanak filialetan, teknologia-transferentzia, erantzukizun soziala, eta abar. Hain zuzen ere, lan honek MTMak ohiko multinazionaletatik desberdintzen dituzten alderdi bereizgarriak bilatu nahi ditu atzerriko herrialde, ezarpen eta langileen ikuspegitik. Metodologia MTMen eta atzerriko hainbat filialen azterketa enpirikoan oinarritzen da, batik bat, Txinako Kunshan industriagunekoenean.

 

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea