Berriak

UZTARON zure artikulu bat argitaratu nahi duzu?

 

UZTARO aldizkariak aukera bikaina zabaltzen du, izan ere, bertan, irakurleen edo nahi duenaren artikuluak argitaratzeko aukera ematen baita. Artikuluek giza eta gizarte-zientziei buruzkoak izan beharko dute argitaratuak izateko, baina hauen barruko arloak  oso anitzak dira: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, peda­gogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, linguistika, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasi­koak, artea, musika, historia eta geografia.

 

Badira jarraitu beharreko pausu batzuk, baina UZTAROko webgunean hauen azalpen zehatza ematen da. Era berean, dagoeneko argitaratu diren aldizkariaren aleak ere aurkitu daitezke hemen, maiz, baliagarriak baitira ereduak.

 

Beraz, animatzea besterik ez duzue. Aukera bikaina da, gure jakintza esparruen berri emateko eta honela, gure ideiak elkar-trukatzeaz gain, jendea hauetaz baliatu ahalko da. Gauzak honela, birritan pentsatu gabe, bidali zuen artikuluak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea