Kondaira 03 (2005)

Biolentzia, demokrazia eta Euskal Herria Joxe Azurmendiren ikuspuntuaz baliaturik

Laburpena:

Artikulu honetan Joxe Azurmendi pentsalariaren —Demokratak eta biolentoak— (1997) liburuko zenbait ideia aztertzen dira. Horretarako egileak Azurmendiri 2005ean egindako elkarrizketa jasotzen da, boterea, biolentzia eta moralaren inguruko gaiak jorratuz. Hau guztia, beti ere, historiaren filosofia ikuspegitik interesgarri diren gogoetak tartean direla, bereziki frankismo, trantsizio eta egungo demokrazia gaien inguruan. Artikuluaren bigarren partean, egileak Azurmendiren ideiak beste zenbait autorek esandakoekin harremanetan jartzen ditu (M. Ugalde, P. Iztueta, Chomsky...), hortik ondorio propioak ateratzeko biolentziaren inguruan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea