Liburua

Analisi Matematikoa. Ariketa ebatziak

Analisi Matematikoa. Ariketa ebatziak liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Patxi Angulo Martin
ISBN:
978-84-8438-608-7
SHU:
51
Argitalpen-urtea:
2016
Gaiak:
matematika, Analisia
Jakintza-Arloak:
Matematika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
215

Eskuan duzun liburua Analisi Matematikoa irakasgaiari dagozkion ariketa ebatzien liburua da. Liburua Donostiako Informatika Fakultateko ikasketetan ematen den irakasgaian oinarrituta egon arren, beste zientzietan izen berarekin edo beste batekin ematen diren antzeko irakasgaietarako ere egokia izan daitekeela uste dugu; izan ere, liburuan ebazten diren ariketak Analisi Matematikoko kontzeptu klasikoei dagozkie.

Ahalegin berezia egin dugu ariketen ebazpenen urrats garrantzitsuenak argudiatzeko, bai ikuspuntu teorikotik bai ikuspuntu praktikotik. Esate baterako, urratsen azalpen teorikoa zegozkion definizio, propietate, teorema eta abarrekin lotu dugu, batzuetan errepikakorregia izan bada ere. Ikuspuntu praktikotik, urratsen azalpena aurreko emaitza ezagun batekin lotu dugu eta ez ditugu eragiketen urratsak baztertu, hau da, eragiketen sinplifikazioak, adierazpenen itxura-aldaketak eta abar, batzuetan kalkuluaren garapena luzatu bada ere.

Horrek bereiz dezake liburu hau besteetatik; hori izan da, bederen, gure helburu bat liburua aurrera ateratzeko.

Liburu honetan gai hauek aurki ditzakezu: 1) Zenbaki-multzoak: zenbaki arruntak, osoak, arrazionalak, errealak eta konplexuak. 2) Oinarrizko topologia: espazio metrikoak eta normadunak. 3) Zenbaki errealen segidak eta horien limiteak. 4) Zenbaki errealen serieak eta horien batura zehatzak eta hurbilduak. 5-6-7) Aldagai errealeko funtzio errealak.

Espero dugu liburu hau erabilgarria gertatzea zientzia-ikasleentzat eta ikasleak kontura daitezela zer garrantzitsua den azalpenak argudiatzea.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea