Liburua

Autonomi Estatutuaren itzulpenak

Egilea(k):
Fernando Mendizabal Mujika
ISBN:
SHU:
34
Argitalpen-urtea:
1980
Gaiak:
Euskal Herria, Itzulpengintza, zuzenbidea
Jakintza-Arloak:
Itzulpengintza, Zuzenbidea
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
323

Hemen aurkezten dugun lan hau aspaldi batean Zuzenbide-eremurako egin azterketa batzuren fruitu bat besterik ez da.

Hain zuzen, Zuzenbidearen hiztegigintzan ari direnen helburua da, Zuzenbide munduko hiztegia eta hizkera, ahal den neurrian, finkatzea eta normalizatzea. Gai berari buruz arlo honetan ageri diren bi joera desberdinen mostra bat eskaintzen dugu hemen, Autonomi Estatutuaren bi itzulpenak, Euskerazaintzarena eta ofizialarena, aurkeztean.

Euskarak hartu behar duen bidea erabakitzen laguntzeko aztergai besterik ez dira hauek. Ez dugu parterik hartzen ez bataren ez bestearen alde, bilatzen duguna da kritika positibo bat eta eztabaida argigarri bat.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea