Liburua

Ekonomia Globala. Gizarte globalerako oinarri berriak

Globalizazioa azken hogeita hamar urteetako aldaketa ugariren adierazpena da eta, dimentsio ugari dituen arren, arlo ekonomikoan du iturburua. Ekonomiaren nazioarteratzearen fenomenoa aspaldiko kontua izan arren, unerik gorenean dago gaur egun. Merkatu globalen erabateko ahalmenarekin bat eginez, enpresa eta finantza-eragile globalek inoizko botere mailarik handiena dute nazio zein nazioarteko agertokian. Aldiz, mundu-mailako gobernantza oso ahul eta zatikatua dago. Politikaren globalizazioa oso urria da eta, beraz, estatuek jarraitzen dute botere politikoaren erantzule ia bakarrak izaten nazioarteko esparruan. Bikoiztasun hau —ekonomiaren globalizazioa eta politikaren esparru estatala— da gaur egun ekonomia, politika eta gizartearen distortsio faktore nagusia. Aurreko argitalpen batean ere azpimarratu genuen egoera honek desegonkortasunerako duen arrisku potentziala. Orain bere adiera gordinenean gorpuztu da, atzeraldi handi orokorrean, alegia. Botere politikoa nazio-estatu mailakoa izanik, guztiz mugatzen da merkatu eta eragile ekonomiko globalek sortutako krisiari erantzuteko ahalmena, are gehiago estatuen erantzunak eta neurriak koordinatzeko eta norabide bertsuan ipintzeko tresna instituzionalik eta borondaterik ezean. Krisiaren kudeaketa oso disparekoa, bidegabea eta efikaziarik gabekoa suertatzen ari da. Botere ekonomiko globala botere politikoa irensteko zorian dago, Europako 2010eko udaberriko gertakizunek erakusten duten bezala.

Ekonomia globalaren azterketa egiten dugu orriotan. Nazioartean sortzen diren ekonomia-trukeek dituzten egitura eta itxura ez dira kasualitatearen ondorio, baizik eta aurretik —zuzenean edo zeharka— hartutako erabaki politiko eta instituzionalen ondorio. II. Mundu Gerraren ondoren, munduko Mendebalde kapitalistan nazioarteko merkataritza eta diru-sistema zein finantza-sistema jakinak itxuratu ziren, ekonomia politika keynesiarren testuinguruan. Horien emaitzak izan ziren Iparraldeko herrietako hazkunde bizkorra eta Hegoaldeko mendekotasunezko egoera. 1980ko hamarkadatik nazioarteko finantza- eta diru-sistemen suntsiketarekin bat neoliberalismoa nagusitu zen estatuen interbentzio-era nagusi gisa. Horrek, ingurumenean ez ezik munduko ongizatean eta giza garapenean ere eragin kaltegarriak ekarri ditu. Nolanahi ere, mundu mailako kalteak gutxitu edo erreparatzeko trenza instituzionalak behar dira maila berean eta horrekin kohesio eta justizia globalaren estrategiak indartu. Ekonomia globalaren errealitatea bidezkoa nahi bada, gizartearen ongizate eta kohesio globalak dira berehala aintzat hartu beharreko erronkak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea