Liburua

Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena

Euskaldunak eta karolingiar iraultza; Akitania eta Baskonian barrena liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
  • Deskargatu EPUBa jaitsi epub

Frankoak bizi izan ote ziren inoiz Akitanian? Zertaz hitz egiten zuten Elizaren kontzilioetan? Zergatik sortu ziren monasterioak? 732an, Toursen Karlos Martelek Europa salbatu ote zuen? Nola heldu zaigu informazio hori? Esku artean duzun liburu hau ikerlan dibulgatzaile oparoa duzu, europar eta euskal identitatearen garai kritiko baten kronika mamitsu eta zorrotza.

Karlomagnoren aitona Karlosek, Martel delakoak, gobernu-egitura bertikalen oinarriak ezarri zituen garaipen militarrei esker, Akitanian eta Baskonian barrena zurrunbilo bat bezala jaitsi ahala. Aurrez aurre talka egin zuen Afrika iparraldean barrena hedatzen ari ziren arabiar omeiatarrekin, ordurako haien monoteismoa eta Liburua onduak zituztela.

Karlosek eta bere dinastiak kolpez kolpe baztertu zituzten tradizio frankoko merovingiar erregeak, baita trukean beren hazia landatu ere: beneditar monasterioen sarea eta, haien epelean, idatzizko kultura latino ikasia eta idazkeraren erreforma, Karlomagnoren aholkulari Alkuinoren bultzadaz. Eta gobernu-egitura berriek betiko zapuztu zuten baskoi-akitaniar eremu politiko bat sortzeko aukera.

Liburuaren orriotan, elkar gurutzatzen (zirikatzen) dute historiografiak, narrazio historikoak, dualismoaren zirrikituek eta dialektika historikoak, Akitania eta Baskonia oinarri hartuta.

Iñaki Lopez de Luzuriagari egindako elkarrizketa ikusi

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea