Liburua

Haurrei emandako tratu txarrak: atzematea, jatorria eta ondorioak

Egilea(k):
Alexander Muela Aparicio
ISBN:
978-84-8438-100-6
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2007
Gaiak:
Tratu txarrak, Psikologia
Jakintza-Arloak:
Psikologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
387

Haurrei tratu txar asko eta era askotakoak eman zaizkie historian zehar: fisikoak, emozionalak, arduragabekeriaz jokatzearen ondoriozkoak, baita sexu-esplotazio eta laneko esplotazioaren bidez eragindakoak ere.

Gaur egun, gure gizarteak haurrei emandako tratu txarrak ekiditeko lana egin duen arren, tamalez, oraindik ere, haurren aurkako tratu txarrak uste baino zabalduago daude.

Liburu honek haurren babeserako profesionalen (gizarte-langile, psikologo, hezitzaile, osasun-zerbitzuetako langileen) sostengu izan nahi du. Eta horrekin batera, giza politika hobetu eta haurren kontrako tratu txarrak aurreikusteko programa eraginkorragoak bultzatu, bai haurrei emandako tratu txarrak azkarrago atzemateko sistemekin, bai tratu txarrak jasan dituzten biktimak osatzeko tratamendu hobeekin baita koordinazio interprofesional eta intrapro-fesionalaren engranajeak hobetuz ere.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea