Liburua

Hezkuntza Bereziaren oinarri pedagogikoak

Egilea(k):
Leire Darreche Urrutxi, Edurne Zenitagoia Arexolaleiba
ISBN:
978-84-8438-167-9
SHU:
37
Argitalpen-urtea:
2008
Gaiak:
Hezkuntza Berezia, Pedagogia
Jakintza-Arloak:
Pedagogia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
268

Ezintasuna duten pertsonen historia aztertuta kontura gaitezke zelan ikusi izan dituen gizarteak pertsona horiek. Gaur egun, bat gatoz denok hezkuntza jasotzeko eskubidea ere badutela eta horra hor gure ardura profesionalak garen heinean (andereƱoak, maisuak, pedagogoak, psikopedagogoak, etab.).

Liburu honetan bi helburu izan ditugu. Batetik, gai honen edukirik garrantzitsuenak biltzea (historia, printzipioak, legedia, hezkuntza-erantzuna, web orriak). Eta bestetik, hori guztia euskaraz jartzea, euskaldunok euskaraz ikasteko aukera izan dezagun.

Hezkuntzaren arloan oso garrantzitsua da lankidetzan aritzea eta horri esker duzue liburu hau esku artean. Mila esker gurekin kolaboratu duzue guztiei!

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea