Liburua

Hezkuntza Bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera

Egilea(k):
Fernando Trebol Unzue
ISBN:
978-84-8438-293-5
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2010
Gaiak:
Hezkuntza Berezia, Psikologia
Jakintza-Arloak:
Psikologia, Hezkuntza
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
334
Hezkuntza Bereziko ikasleekin lan egiten duten adituei eta, batez ere, Irakasle Ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako eskuliburua da. Bertan didaktikan behar diren curriculum-neurriak kontuan hartzen dira, hauen antolaketatik curriculum-egokitzapenerako proposamenekin; bai eta Garapenaren Psikologian eskola garaian azaltzen diren ezaugarrien bilduma labur bat jasotzen da. Bestetik, hainbat nahasteren sailkapen orokorretik ondorioztaturiko eskolari begirako bilduma egin da, non irakurketa-idazketa prozesuan eta jokabidean eragiten dituzten nahasteen taldekatzea eskaintzen den. Hau guztia aztertzeko, oinarrizko baliabidea izan nahi du; irakasleen eguneroko jardunean nahasteen definiziotik abiatuta, hauek nola hauteman daitezkeen azaltzen da, baita eskolan nolako esku-hartzea proposatzen den nahaste bakoitzaren barruan eta familiari eman beharreko aholkuen aipamena egiten da ere. Lan honetan adituek gurasoei eskaini beharreko argibideetarako tresna baliagarri batzuk gehitu dira: adituen arteko txostena nola egin behar den; gurasoen bileretarako gida eta fitxa bat, eta hainbat gairen artean, Biorritmoak eta Mugen heziketarako baliagarriak diren argibideen bilduma idatziak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea