Liburua

Ikus-entzunezko itzulpena

Egilea(k):
Josu Barambones Zubiria, Beatriz Zabalondo Loidi
ISBN:
84-8438-084-X
SHU:
07
Argitalpen-urtea:
2006
Gaiak:
Itzulpengintza, Komunikabideak
Jakintza-Arloak:
Itzulpengintza, Komunikazioa eta Kazetaritza, Euskara
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
166

Ikus-entzunezko itzulpenaren alorrean, bibliografia urria aurkituko du irakurleak euskaraz. Nahiz eta ia hogeita bost urtez itzultzaile-egokitzaile andana batek Euskal Telebistarako produkzio handia osatu duen, euskarazko itzulpengintzaren barruan gutxien ikertu den esparrua da. Liburu honekin lehen hondar alea ekarri nahi izan dugu euskarazko jakintzaren plazara.

Ikus-entzunezko itzulpenaren mundura lehenbiziko aldiz hurbiltzen diren unibertsitateko ikasleentzat baitezpadako kontsulta-liburua izango da, zalantzak argituko dizkien tresna erabilgarria. Itzultzaile-egokitzaile profesionalek ere eskura izango dituzte euren eguneroko jardunbidearen zer-nolakoei dagozkien hainbat alderdi teoriko.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea