Liburua

Inbertsio-proiektuen azterketa eta balorazioa herri-erakundeetan

Egilea(k):
Alaitz Mendizabal Zubeldia, Amaia Urkiola Fernandez, Juan Felix Jauregi-Arraburu Zenitagoia, Imanol Basterretxea Markaida, Maider Aldaz Odriozola
ISBN:
84-8438-036-X
SHU:
33
Argitalpen-urtea:
2003
Gaiak:
Ekonomia, Euskal Herria
Jakintza-Arloak:
Ekonomia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
166
Herri erakundeetako arduradunek, proiektu ugari aurrera eramateko ametsa izaten
dute: errepide berriak, enparantzak, eskolak, igerilekuak, frontoiak, e.a., baina
baliabide ekonomikoak urriak izaten direnez, proiektu ezberdinen arteko aukeraketa
egin beharra dago, errentagarritasun sozial gehien izan dezaketen proiektuei lehentasuna
emanez. Aukeraketa horretan, metodologia eta tresna ekonomiko ezberdinak proposatzen
dira liburu honetan, honako helburu honekin: herri erakundeetako aurrekontu mugatuekin
lor daitezkeen gizarte mozkinak maximotzen laguntzea.
Lan honetan proposatzen diren tresnak, inbertsio proiektu pribatuetan erabiltzen
diren tresnetan oinarritzen dira, herri erakundeek bultzatzen dituzten proiektuetara
egokituz. Proiektu hauek efektu onuragarri eta kaltegarri ezberdin sortzen dituzte,
eta askotan herri erakundeetako arduradunek intuizioz eta esperientziaz balio
dira efektu hauek baloratzeko. Intuizioa gainditzeko proposatzen ditugun tresnekin,
proiektu publiko bakoitzarekin gizarteak globalki irabazten duena neur daiteke,
gizarteari sortzen zaizkion galera eta irabazi ekonomiko eta sozialak kontutan
hartuz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea