Liburua

Irakaslegaientzako matematika eta bere didaktika

Irakaslegaientzako matematika eta bere didaktika liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Josu Gotzon Ruiz de Gauna Gorostiza, Jesús García Iturrioz, Joxemari Sarasua Fernández
ISBN:
978-84-8438-445-8
SHU:
51
Argitalpen-urtea:
2013
Gaiak:
matematika eta bere didaktika
Jakintza-Arloak:
Matematika
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
156

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Testuliburu honetan Lehen Hezkuntzako Graduko Irakaslegaientzako Matematika eta Bere Didaktika I irakasgairako programa jorratzen da. Lehendabiziko gaian, «Matematikaren ikuspegi orokorra», eskola-matematikan ohikoak diren gai batzuetatik ibilbidea egingo dugu: matematikaren balio praktikoa, matematikako zenbait atalen historia (zenbakikuntza-sistemak, geometria, estatistika eta probabilitatea) eta matematikaren arrazoibiderako eta multzoen teoriarako sarrera. Era berean, matematikaren irakaskuntzaren historiatik ibilbidea egiten da, indarrean dagoen curriculumaren azterketarekin bukatzeko. Bigarren gaian, «Problemen ebazpena», tratamendu orokorretatik abiatuta eskola-problemak aztertzera igarotzen da. Hirugarren gaian, «Teknologia berriak eta matematikaren irakaskuntzarako baliabideak», matematikaren irakaskuntzarako baliagarriak izan daitezkeen teknologia berriei begiratu bat ematen zaie.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea