Liburua

Lana eta osasuna

Egilea(k):
UEUren Osasuna Saila
ISBN:
84-86967-05-8
SHU:
61
Argitalpen-urtea:
1988
Gaiak:
Osasuna, Lana, Medikuntza
Jakintza-Arloak:
Medikuntza eta Osasuna
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
146

LANA ETA OSASUNA izeneko liburu honetan biltzen dira Udako Euskal Unibertsitateren Medikuntza Sailak 1985ean zehar landu eta prestatu zituen gaiak UEUren ohizko Iruñeko ikastaroan emateko. Zoritxarrez ikastaroa ez zen eman eta egindako lan guztia itzalean gelditu zen.

Orain, hiru urte beranduago, Udako Euskal Unibertsitateak komenigarri eritzi dio lan hori argitaratzearen ahalegina egiteari, gaiak gaurkotasuna ez duelako galdu batetik eta Medikuntzan, eta Osasunaren arloan oro har, euskarazko libururik ez dagoelako kasik bestetik; hortaz, euskara oraino loratu ez den eremu honetan egiten den guztiak, mugatua izanik ere, badu garrantzia.

Lan-osasuna gaia oso zabala da dudarik gabe, adar eta adarska asko ditu eta, ondorioz, aukeratu beharra zegoen. Bederatzi artikuluz osatzen da liburua: sarrera edo aurkezpena den artikulua eta honako beste zortziok.

Emakumea/Lana/Osasuna, Lan-istripuak, Higiene Industriala, Toxikologia Industriala, Txikatuei Laguntza eta Tratamendurako Oinarri Orokorrak, Lana eta minbizia, Ergonomia eta Lanaren Psikosoziologia.

Hona, beraz, LANA ETA OSASUNA liburu hau; euskarak osasun-munduan bere tokia hartuko badu, honelako asko beharko dira.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea