Liburua

Meta-nortasunak. Euskal arte garaikidearen ahalmenak

Egilea(k):
Onintza Etxebeste Liras
ISBN:
978-84-8438-878-4
SHU:
7
Argitalpen-urtea:
2023
Gaiak:
Nortasuna, Artea
Jakintza-Arloak:
Artea
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
141

Ugariak dira euskal nortasunaren inguruan ekoitzi diren esanahiak, izan hura berreskuratzeko, errelato sinboliko komun bat eraikitzeko, esentzial egiteko edota hura desegituratzeko prozesuan sortutakoak. Euskal identitatearen ideia birdefinitzeko eta haren eraikuntza-prozesuen eztabaidan parte hartzeko ardura hartuta, ordea, saiakera honek haratago eraman nahi gaitu.

Artearen eta euskal nortasunaren arteko loturak arakatzen dira horretarako. Izan ere, identitatearen erreferentzia-markoekin jolasean, artea bera eremu indartsua da gure iruditerian esku hartzeko, ikusmirak barreiatzeko eta meta- berrietara eramateko. Horrela, identitatearen lanketarekin binkulatutako ekarpenak ehundu ahala, lan honek euskal identitatea performatzeko konpromisoa hartu duten prozeduretan jartzen du fokua, egitate artistiko tradizional, garaikide, estrategiko zein operatiboek izaera ematen diguten esanahiak behatzeko, birpentsatzeko eta jokoan jartzeko duten gaitasuna biltzeko asmoz.

Landa-koaderno batez lagunduta, hau da, ibilbidea kartografiatzen duten irudikonposizioez hornituta, euskal identitatearen azpiegituraz kargu ere hartu nahi du lan honek, gure paisaia kulturalari dagozkion ekarpenak elkarrekin lotzeko, eztabaidara eramateko eta elkarrizketa berrietan zabaltzeko proposamen esperimental gisa.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea