Liburua

Paisaia-ikuspegia eta haren lau dimentsioak

Egilea(k):
Maider Uriarte Idiazabal
ISBN:
978-84-8438-634-6
SHU:
72
Argitalpen-urtea:
2017
Gaiak:
Arkitektura, Hirigintza, Bilboaldea, Paisaia
Jakintza-Arloak:
Arkitektura
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
226


UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Liburu honek oinarri duen tesia hiri-bazterreko paisaien izaeraren interpretazioari buruzko lan bat da. Ikerketak jorratu duen arazoa konbinazio bat da; batetik, paisaion izaera kontzeptualizatzeko ohiko irudikapen problematikoa edota generikoa legoke, eta, bestetik, paisaia-plangintza eta paisaien zaharberritze-prozedurentzat paisaiok behar bezala ezagutzen ez diren tokiak direnez gero, egiten duten erronka legoke. 

Proposamenak oinarri teoriko konstruktibistak dituen tresna bat garatzen du eta hura frogatzeko Bilboaldeko hiri-bazter menditsuko paisaia-interpretazioa jorratzen du. Estrategia erreflexibo bat dela medio, hiru pauso nagusiri jarraitzen dien metodo interpretatzaile bat osatu da. Hasteko, aurrekari bibliografikoen berrikuspenaren bitartez, interpretaziorako testuinguru teorikoa egin da, eta hiri-bazterreko paisaiaren izaera teorikoa ere ezarri da. Ondoren, proposatutako interpretaziorako paisaia-ikuspegia tresna ikerketan aplikatu da. Aplikazio horrek beste bi pauso egin ditu: landa-lana eta artxibo-lana, alegia.

Hiri-bazterreko paisaietako eraikuntza ukigarri eta ukiezinekiko tresnak duen jarrera interpretatzaile zabal eta enpatikoak lekuan lekuko analisi-prozedura tradizionalak osatzeko ahalmena izan dezake.

Anartz Ormaza eta Leire Milikuari egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea