Liburua

Psikopatologia

Psikopatologia liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
  • Deskargatu EPUBa jaitsi epub
Egilea(k):
Mikel Haranburu Oiharbide, Nekane Balluerka Lasa, Arantxa Gorostiaga Manterola, Jesús Guerra Plaza
ISBN:
978-84-8438-485-4
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2014
Gaiak:
Psikopatologia, Psikologia
Jakintza-Arloak:
Psikologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
419
Anormaltasun psikologikoa zertan datzan agertzen da lehenik. Ondoren, nahaste psikologikoen sailkapen-sistemak aurkezten dira. Nahaste psikologikoei buruzko lehen bi ataletan gaur egun hain ugariak diren aldarte eta barne-herstura nahasteak azaltzen dira. Ondoren, psikopatologiako nahaste nagusia den eskizofrenia eta haren espektroko nahasteak ikertzen dira. Nahaste somatomorfoak eta disoziazio-nahasteak aztertu ondoren, hainbeste pertsona ukitzen dituzten loaren nahasteak azaltzen dira. Substantziekiko mendetasunari eta elikaduraren nahasteei atal bana eskaintzen zaie. Gero zaharren artean hain ugariak diren nahaste neurokognitiboak edo dementziak aztertzen dira. Nahasteen zatia amaitzeko, arreta-gabezia eta hiperaktibitatearen nahastea, parafiliak, genero-identitateko nahastea eta bulkaden kontroleko nahasteak azaltzen dira. Azken bi ataletan psikopatologiako zeinu eta sintomak eta psikopatologiako nahasteen laburpena ematen dira. Liburuan zehar azaltzen diren kontzeptuak eta nahasteak ulertzen laguntzeko eta haiei buruzko gogoeta egiteko hainbat ariketa praktiko proposatzen dira  atal bakoitzean.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea