Liburua

Robot mugikorrak. Oinarriak

Egilea(k):
Aitzol Astigarraga Pagoaga, Elena Lazkano Ortega
ISBN:
978-84-8438-377-2
SHU:
68
Argitalpen-urtea:
2011
Gaiak:
Robot, Informatika
Jakintza-Arloak:
Informatika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
550

Robot bat garatu eta programatzea ez da erronka makala. Liburu honetan, horretarako beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak jaso nahi izan ditugu, eta modu ulergarrian eskaini irakurleari. Asmo nagusia, Robotika mugikorraren arloan lehen pausuak eman nahi dituenari bidea erraztea izan da, oinarrizko kontzeptuekin hasi (eragileak, sentsoreak, kontrola...) eta gradualki konplexutasun eta sofistikazio-maila altuko arlo eta aplikazioetara iritsi arte (kontrol-arkitekturak, nabigazioa, mapak...).  Beti ere robotaren portaera adimentsu bihurtzen duten gakoak agerian utziz.

  • Robotika mugikorraren oinarriak: teoria, ariketak eta programazioa tartekatuz.
  • Hasiera-hasieratik robotak eraiki eta programatu:

o       LEGO NXT kaxa robotikoarekin

o       Player/Stage simulagailu ahaltsua erabiliz.

  • Aplikazioak: objektuak ekidin, ingurunea aztertu, eremua garbitu, erabakiak hartu, mapak eraiki... eta beste hainbat.
  • Kontrol-sistema konplexuak garatzeko estrategiak.
  • Robotika edo programazioari buruzko aldez aurreko ezagutzarik ez da behar!
Esaiozu robotari zer nahi duzun egitea!
Aitzol Astigarraga eta Elena Lazkanori egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea