Liburua

Soziologia orokorra

Egilea(k):
Jokin Apalategi Begiristain
ISBN:
84-86967-10-4
SHU:
31
Argitalpen-urtea:
1989
Gaiak:
Soziologia
Jakintza-Arloak:
Soziologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
140

Soziologiako ikastaro bati hasiera ematerakoan metodo oso ezberdinak jarrai daitezke. Ni neu analisi historikoan oinarritutako irakasbiderantz alderatzen naiz, zientzia soziala edo gizartearen kontsiderazio zientifikoa gertakizunen egiaztapen hutsetik baino harantzago, beraien jatorri eta bilakaera osoaren azalpeneraino eramateko, hain zuzen ere.

Egitarau-eredu bat, adieraz daitekeen hainbaten arteko bat gehiago bezala, eraiki behar dugu. Lehen saioan ikerketa soziologikoaren aitzindarien historia buruz jardungo dugu. Ekarpen soziologikoak bezala izenda genitzakeenak, eta soziologia zientzia gisa oraindik jaio gabe zegoenean eman zirenak, ibilbide historiko motz eta laburrean agertzen ahaleginduko gara.

Bigarren zatian “Soziologia eta soziologoak: zientzia soziologikoaren definiziozko saio bat” gaiaren bilakaerari ekingo diogu. Modu zedatzailean elaboratuko dugu, giza zientzien esparrurik orokorrenean ikasleak soziologiaren eginkizun espezifikoan barneratzearen berehalako ardura pedagogikoak gidatuta, preseski.

Hirugarren atal batetan “Soziologia eta soziologoak” gaia osatuko da, munduko soziologiaren korronte, autore eta obra errepresentagarrienen mapa-atlas historiko bat marraztuz, hain zuzen ere.

Soziologiaren helburua, errealitate soziala ulertuaz gero zientifikoki azaltzean datza. Honek ez du ukatzen, gizarteari buruzko beste hitzaldi-mota batzuen existentziarik: hitzaldi literarioa, poetikoa, kritikoa, filosofikoa, antropologikoa, psikologikoa, e.a. Gainera, zenbait obra poetiko edo literariok soziologiak berak baino begirada sarkorragoz behar dezake errealitatea, baina soziologiak metodo zientifikoaren arauei obeditzen die, disziplina hau izaera berezi eta ordeztezin bihurtuaz.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea